1980: lehenengo Korrika Gasteizen

31 marzo, 2022

Korrika llegó a Vitoria-Gasteiz por primera vez en 1980, y reunió a 25.000 personas por las calles

Artículo en Euskera y castellano. Más abajo puedes leerlo en castellano

Bat Korrika, bi Korrika, milaka korrikari. Euskal Herri guztietan denok bai euskarari. Xabier Amurizak idatzitako lelopearekin abiatu zen 1980ko azaroaren 29an Oñatitik lehenengo Korrika.

Sei egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, abenduaren 5ean Korrika Gasteizera iritsi zen. Lekukoa ez zen goizeko zortziak arte Arabako hiriburuaren kaleetara heldu, baina ordu erdi lehenago bazegoen jada jendea bere zain Gaztelako Ateko zubipean. Jendetza horren artean,  baziren udaletxeko zinegotzien ordezkaritza zabala eta Jose Angel Cuerda -orduan Gasteizko alkatea zena- lekukoa eramateko prest.

korrika 1980 vitoria

Lehenengo Korrikaren pegatina. Sancho el Sabio Fundazioa.

Eguneko lehenengo argi izpiek harrapatu zituzten korrikalariak Gasteiz etorbidean. Antso Jakitunaren bidegurutzera heldu baino lehen, Henrike Knörrek eta AEK-ko Arabako koordinadoreak, Angel Ibisatek, hartu zuten lekukoa Konstituzio plazara arte. Han, Pedro Etxenike, Hezkuntza sailburua, erreleboa egiteko prest zegoen.

Goiza hotza izan arren, hiru gradu soilik, gero eta gasteiztar gehiago batu ziren ekitaldira. Aldaben Baskoniako jokalari, Kepa Segurola, zegoen bere taldekideekin lekukoaren zain Alde Zaharreko ikastetxeko ehun ikasleekin batera.  Erdialdeko hainbat kale zeharkatu ondoren, korrikalariek Zaramaga aldera jo zuten hiritik ateratzeko. Hirian zehar egindako azken kilometroak Alaveseko jokalarien eta Iñaki Landaren, Zeledonen, eskuetan egin zituen lekukoak. Legutioko Atea hartuta, Korrika Eibarrera abiatu zen abenduaren 7an Bilbon amaitzeko.

Antolatzaileen hitzetan, 25.000 arabarrek baino gehiagok parte hartu zuten lehenengo Korrikan. Arrakasta handia kontuan izanda, ordurako, Araban 10.000 euskaldun baino gutxiago zeudela eta euskara ulertzen zutenen kopurua ez zela 25.000era heltzen. Euskalduntze prozesua abian zegoen eta euskarak oraindik pairatzen zuen diktaduran izandako jazarpena.

korrika 1980 vitoria

Korrikak sortutako giroaren argazkia. Norte Expres 1980/12/05. Liburuklik.

Lehenengo ediziotik hamaika urte pasatu behar izan ziren Gasteiz Korrikaren abiapuntua bihurtzeko, 1991ra arte hain zuzen ere. Ordutik aurrera lau aldiz hasi edo amaitu du Arabako hiriburuan, azkenekoz 2019an eta hogeitabatetan zeharkatu ditu Gasteizko kaleak.

Gauzak asko aldatu dira berrogeita bi urte hauetan Araban eta Gasteizen hainbat arlotan, batez ere euskarari dagokionez. Gaur egun, Eustaten inkesten arabera, gure lurraldean % 28k hitz egiten edo ondo ulertzen du euskara, hau da, 85.000 arabarrek baino gehiagok, eta  beste % 20k bakarrik ulertzen dute. Tipi-tapa egindako bidea luzea izan da, baina oraindik ez da amaitu benetako normalizaziora heldu arte.

Korrika volverá a correr por las calles y carreteras vascas para reivindicar el uso del euskera esta primavera de 2022

La primera Korrika en Vitoria-Gasteiz

Bat korrika, bi korrika, milaka korrikari. Euskal Herri guztietan denok bai euskarari. Con este lema escrito por Xabier Amuriza arrancó el 29 de noviembre de 1980 en Oñate la primera edición de la Korrika.

Tras seis días recorriendo Euskal Herria, Korrika llegó finalmente a Vitoria-Gasteiz el 5 de diciembre. Pese a que la hora prevista de llegada era las ocho de la mañana, ya desde las siete y media un amplio grupo de personas se agolpaba a la espera bajo el puente de Portal de Castilla. Entre los miembros que formaban aquel grupo había una nutrida representación de concejales del ayuntamiento y el por entonces alcalde de la ciudad, José Ángel Cuerda.

Los primeros rayos de sol alcanzaron a los corredores cuando enfilaban la avenida Gasteiz. Poco antes del cruce con la calle Sancho el Sabio tomaron el testigo Henrike Knörr y el coordinador en Álava de AEK, Ángel Ibisate, quienes llegaron hasta la plaza de la Constitución. Allí les esperaba el Consejero de Educación Pedro Etxenike.

korrika 1980 vitoria

Fotografía de algunos participantes en la primera Korrika. Norte Expres 5/12/1980. Hemeroteca Liburuklik.

Pese al frío de la mañana, tan solo tres grados, el número de ciudadanos que se iba sumando a la carrera fue aumentando conforme esta avanzaba. A la altura de Aldabe, Kepa Segurola, jugador del Baskonia, tomó el testigo junto a sus compañeros de equipo y más de cien alumnos del colegio del Casco Viejo.

Tras cruzar varias calles del centro, la Korrika se dirigió hacia Zaramaga, donde les esperaban los jugadores del Alavés y el por entonces Celedón, Iñaki Landa. Finalmente, los corredores enfilaron la calle Portal de Villarreal para recorrer los últimos kilómetros en la ciudad dirección Éibar, para acabar el 7 de diciembre en Bilbao.

Según los organizadores, más de 25.000 alaveses participaron en esta primera edición de la Korrika. Todo un éxito si se tiene en cuenta que por aquel entonces el número de euskaldunes en el territorio no superaba los 10.000 y los que entendían algo de euskera alcanzaban los 25.000. El proceso de euskaldunización aún era incipiente y la persecución que el idioma había tenido durante la dictadura aún era patente.

korrika 1980 vitoria

Portada de la revista Punto y Hora de Euskal Herria con motivo de la Korrika. EMD.

Hubo que esperar más de once años, hasta 1991, para que la Korrika se iniciara en Vitoria-Gasteiz. Desde entonces ha empezado o acabado en cuatro ocasiones en la capital alavesa, la última en 2019. Y ha cruzado las calles vitorianas en un total de veintiún ocasiones.

Durante estos más de cuarenta años las cosas han cambiado mucho en diferentes ámbitos tanto en Álava como en Vitoria-Gasteiz, pero especialmente en lo relacionado con la situación del euskera. Hoy en día, según datos del Eustat, el 28% de la población alavesa sabe hablar euskera y lo entiende correctamente, es decir unas 85.000 personas. Y otro 20% lo entiende. El camino realizado ha sido largo, pero aún queda trabajo hasta lograr una auténtica normalización.