Gasteizek 222 apustu makina ditu, 2,5 mila biztanleko

3 septiembre, 2021

Bi gaztek apustu makinen, errentaren eta auzoen tipologiaren arteko erlazioa aztertu dute

Vitoria-Gasteiz tiene 222 máquinas de apuestas entre locales dedicados al juego y establecimientos hosteleros. Esto supone una media de 2,5 maquinas por cada 1.000 habitantes. Son datos de un estudio realizado por Jon Macias y Josu Del Campo, dos jóvenes expertos en urbanismo que también han puesto de manifiesto, con este estudio, las grandes diferencias entre los barrios de la ciudad.

Estos dos jóvenes realizan sus investigaciones para su propio proyecto Haritik Hirira (‘Del hilo, a la ciudad’), con el que dan a conocer a través de Twitter los resultados de sus estudios. Tras hacer esta misma investigación en Donostia, este verano presentaron la de Vitoria-Gasteiz.

222 apustu makina Gasteizen

Gasteizek 222 apustu makina ditu; hau da, 2,5 makina mila biztanleko. Hala ere, ez daude era berdinean banatuta hiri osoan zehar, eta auzoen artean ezberdintasun handiak aurki daitezke. Zabalgana da makina gehien dituena (22) baina, era berean, auzorik jendetsuena da. Bestalde, Koroatzea eta Adurtza dira, biztanleko, makina gehien dituzten auzoak.

 

Apustu makinak Gasteizen, auzoz auzo. Irudia: @haritikhirira

Haritik Hirira-k Gasteizen apustu makinen inguruko ikerketa egin du: horien sakabanaketa aztertu eta datuak hirigintzarekin lotu ditu. Donostiako eredu “larria” aztertu ondoren, Gasteizko kasuaren analisia egin dute. Eta ikerketak “zur eta lur” utzi ditu proiektuan parte hartzen duten bi ikertzaileak.

Haien esanetan, “Gasteizko kasuak Donostiako egoera berretsi ez ezik, larriagotu ere egiten du: alde batetik, errentaren eta apustu makinen arteko erlazioa konfirmatu da. Eta, bestetik, Gasteizen egoera are okerragoa dela egiaztatu da”, adierazi dute.

Irudia: @haritikhirira.

Izan ere, ostalaritza establezimendu kopuru antzekoa izanik, apustu makina bikoitza baino gehiago ditu Gasteizek. Eta honek, Arabako hiriburuaren errenta txikiagoarekin erlazio zuzena izan dezake.

Auzoen arteko ezberdintasunak

Auzoen arteko ezberdintasunak oso nabariak dira Gasteizen. Adurtza da biztanleko makina gehien duen auzoa (12, 6.000 biztanlerako), eta errenta baxuenetarikoa duena. Egoera “kezkagarriaren” beste adibidea Koroatzea da. Bertan, apustuetarako makinak dituzten 19 lokal aurki daitezke. Era berean, errenta baxua eta langabezia tasa altuena duen auzoa da.

Mendizorrotzan eta Aretxabaletan guztiz kontrakoa gertatzen da. Adutza bezalako biztanleria duten arren, ez dago apustu makinarik. Ikerlarien ustez, banaketa honek “makinen kokapenaren atzean dagoen planifikazioa eta estrategia erakusten digu”, errenta txikiagoa duten auzoetan askoz makina gehiago kokatuz.

Irudia: @haritikhirira.

Etxebizitza tipologiaren eragina

Hala ere, errenta ez da kontuan hartu behar den alderdi bakarra. ‘Haritik Hirira’ proiektu honek etxebizitza tipologia ere aintzat hartzen du. Izan ere, errenta txikiagoa izateak etxebizitza mota ezberdinetan bizitzea dakar askotan.

Normalean, errenta altuko familiak etxebizitza unifamiliarretan bizi dira, eta etxe hauek urbanizazio itxietan kokatzen dira. Bertan ezinezkoa da ostalaritza lokalak irekitzea, eta, beraz, nahi izanez gero ere, ezinezkoa litzateke apustu makinak bertan jartzea.

Irudia: @haritikhirira.

“Honek ez du esan nahi hiri konpaktu batean apustu etxe gehiago daudenik. Esan nahi duguna da Mendizorrotza bezalako lekuetan ia ezinezkoa dela beste auzo batzuetan egiten dutena lortzea”, argitzen dute Maciasek eta Del Campok. “Tipologia hauek hautatzean, zeharka bada ere, horrelako problematikak ekiditen dituzte“.

Mugikortasunak ere eragina izan dezake makina hauen erabileran

Biztanleriaren mugitzeko moduak ere eragina izan dezakela antzeman dute ikerlariek. Izan ere, oinez mugitzeak eta makina hauek ikusteak makinen erabilera erakartzen dutela uste dute. Errenta altuagoko auzoetan, askoz gehiago erabiltzen da autoa, arrisku hori murriztuz.

Haritik Hirira

Jon Maciasek eta Josu Del Campok osatzen dute ‘Haritik Hirira’. Proiektu honekin, hainbat gairen inguruan ikuspuntu kritikoa garatu nahi dute “arazo askori ikuspuntu espazial bat ematen, eta lurraldea eta lurraldean gertatzen diren gauzak erlazionatzen”.

Lan hau euskaraz egiten dute, hirigintza eta lurraldearen inguruko gaiei buruz inork ez duelako horrela egiten: “Espazio hori bete nahi dugu, eta horregatik egiten dugu lan hau euskaraz”.

Urtarrilean hasi zirenetik, Twitter erabili dute haien lanak zabaltzeko. Hala ere, etorkizunean beste plataforma batzuk erabiltzea ez dute baztertzen, gaiak sakonago jorratzeko. Hala ere, momentuz ‘Haritik Hirira’ proiektu pertsonala da bakarrik, eta haien denbora librean garatzen dute. “Ondo legoke etorkizunean lana bilakatzea”.

Leer más...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

  Acepto la política de privacidad