Dibertikale 2015: antzerkia, zirkua eta kalejirak gizarte etxeetan
Giro ludikoa eta parte-hartzailea, kaleko bizitza berreskuratzen duena, nabarmendu du Gizarte Etxeen Zerbitzuaren ardura duen Jaione Aguirre zinegotziak Bihartik —uztailak 1— aurrera, eta hilaren erdialdera arte, Dibertikale programa izango da gizarte etxeetan, familia osoentzako ikuskizunekin; antzerkia, zirkua eta kalejirak izango dira. Guztira, 12 konpainia egingo dira gizarte etxeen inguruetako kale, parke eta plazen jabe, haur […]
Bihartik —uztailak 1— aurrera, eta hilaren erdialdera arte, Dibertikale programa izango da gizarte etxeetan, familia osoentzako ikuskizunekin; antzerkia, zirkua eta kalejirak izango dira. Guztira, 12 konpainia egingo dira gizarte etxeen inguruetako kale, parke eta plazen jabe, haur eta nagusien gozamenerako; antzerkia, zirkua, pailazoak…, dena olgeta giroan, hiriko familiei eskainia, uztaileko arratsaldeetan. 19:30etan hasiko dira emanaldi guztiak, egitarauan adierazten diren gizarte etxeetan eta orduetan.
“Haurrak eta, oro har, familiak dibertitzea da helburua, eta hainbat ikuskizun eskaintzen zaizkie, horretarako. Giro parte-hartzailea sortzen da hartara, eta kaleko bizitza berreskuratzen, Dibertikaleren benetako protagonisten guraso eta aitona-amonek haur ginela horrenbeste disfrutatzen genituen udako arratsalde haiek. Ekimen honek, gainera, gizarte etxeak indartzen ditu, auzoko bizitzaren ardatz gisa, hori baita udal gobernuak aitortu nahi dien lekua”, azaldu du Jaione Aguirrek, programaren aurkezpenean.
Zerbaitegatik hartzen du Dibertikalek hartzen duen lekua, gizarte etxeetan, udaldian. Joan den urtean 3500 lagunek parte hartu zuten programatutako ikuzkizunetan.
noticia anterior

FCC estrena hoy contrato de limpieza y renovará sus máquinas y los contenedores
El Ayuntamiento aumenta el control sobre la contrata de limpieza, la más importante de Vitoria-Gasteiz
noticia siguiente
Programación de Txosnak en La Blanca 2015
Los conciertos volverán a ser un año más el plato fuerte de las Txosnak de Vitoria-Gasteiz. El recinto ubicado en el Campus universitario combinará durante toda la semana diversos estilos musicales: desde el ska hasta el Hip Hop pasando por el punk y el rock. Una programación variada que se completa con comidas populares y […]