Ertzaintza bahiketa birtual kasu bat ikertzen ari da Araban

| 10 marzo, 2015

Inguruko pertsona baten bahiketa faltsu baten berri ematen duten deiak egiten ari dira berriz ere Euskadin. Latinoamerikako herrialdeetatik inportatutako delitu-modalitate hau hemen zein Estatuan detektatzen hasi dira. Delitu honetan familiarteko baten bahiketa simulatzen dute, normalean seme-alabetako baten batena, dirua eskatzeko familiarteko hori aske uztearen truke. Ertzaintzak bahiketa birtualen beste hiru kasuren berri izan du. Deietako […]

Inguruko pertsona baten bahiketa faltsu baten berri ematen duten deiak egiten ari dira berriz ere Euskadin. Latinoamerikako herrialdeetatik inportatutako delitu-modalitate hau hemen zein Estatuan detektatzen hasi dira. Delitu honetan familiarteko baten bahiketa simulatzen dute, normalean seme-alabetako baten batena, dirua eskatzeko familiarteko hori aske uztearen truke.

Ertzaintzak bahiketa birtualen beste hiru kasuren berri izan du. Deietako bat Bizkaiko Lurraldeko Historikoan jaso da, beste bat Araban eta hirugarrena Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Hiru kasuetan, ustez bahitutako pertsonak egoera onean zeuden, ez zen ordainketarik egin eta Ertzaintzari berehala jakinarazi zioten gertatzen ari zena.

  • Modus operandia

Delituaren gidoia, erkidegoko poliziak detektatutako aldaketa txikiak gorabehera, errepikatu egiten da salatutako kasu guztietan: biktimari mugikorrera hots egiten diote zenbaki ezkutu edo ezezagun batetik. Ustezko bahitzaileak, kasu gehienetan azentu hispanoamerikarra duenak, seme-alaba bahituta duela jakinarazten dio biktimari eta, jarraibideei kasu egin ezean, hil egingo duela edo kalte fisiko handia egingo diola.

Bahitzaileak diru kopuru bat eskatzen dio, 350 eta 5.000 euro artean, eta berehala ordaindu behar dute mintzaleku batean transferentzia eginez. Presa hori funtsezkoa da, horren bidez lortu nahi baitute biktimek, izuak jota, astirik ez dezaten izan egoera egiazkoa den egiaztatzeko eta ordainketa egin dezaten eskatutako diruaren transferentzia eginez.

  • Nola jokatu 

Ertzaintzak adierazi duenez, horrelako deiren bat jasoz gero, lasai egon beharra dago eta ustez bahituta dagoen pertsonaren (seme-alaba bat, edo berriemaileak esandakoa) benetako egoera egiaztatzen saiatu; horrenbestez, une horretan egon behar zen tokian (ikastetxea, lantokia, etxea…) dagoela egiaztatu behar da. Ezinbestekoa da izuak hartuta ez jokatzea, egoera aztertu eta arrazionalki jokatu ahal izateko; buruan izan behar dugu uneoro balitekeela benetako egoera ez izatea eta iruzurra izatea egiaz.

Eskatutako dirua ez dugu inola ere ordaindu behar, jakina; aitzitik, berehala jarri behar gara harremanetan Ertzaintzarekin, 112 telefono-zenbakiaren bitartez, ertzainek behar beste egiaztapen egin ditzaten ustez bahituta dagoen pertsonaren egiazko kokapenari buruz, eta gaizkileak aurkitu eta atxilotu ahal izateko ikerketa abiaraz dezaten. Lasai egon behar gara, eta kontuan hartu behar dugu ustez bahituta dagoen pertsonarekin une batean harremanetan jartzerik ez badugu estaldurarik gabeko toki batean dagoelako edo telefono mugikorra piztuta eduki ezin duen tokian (ikastetxea, unibertsitatea, zinema…) dagoelako izan daitekeela.

  • La Ertzaintza investiga un caso de secuestro virtual en Álava, en el que no se produjo ninguna entrega de dinero. Esta modalidad delictiva, importada de países latinoamericanos, se ha empezado a detectar aquí y en el resto del Estado y consiste en simular el secuestro de un familiar, generalmente un hijo o hija, para exigir dinero a cambio de su liberación.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

  Acepto la política de privacidad

gasteiz hoy

Primer periódico digital de Vitoria.
Noticias Vitoria-Álava

En Gasteiz Hoy encuentra las últimas noticias de Vitoria y Álava. Somos el primer periódico digital de Vitoria-Gasteiz sobre la ciudad, los barrios y toda la actualidad que afecta a los ciudadanos de Vitoria-Gasteiz. Ocio en Vitoria, Turismo Vitoria, Obras de Vitoria, información de Tuvisa Vitoria-Gasteiz, Tráfico de Álava y otras noticias de Vitoria y Álava. Periodismo ciudadano e independiente para lectores alaveses críticos en el primer periódico digital de Vitoria. Gasteiz Hoy, todos los derechos reservados.