Utzi mezua seinalearen ondoren

Cuando:
22/10/2019 a las 8:30 pm
2019-10-22T20:30:00+02:00
2019-10-22T20:45:00+02:00
Donde:
Teatro Principal Antzokia

Utzi mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.

Lau istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiok partekatzen duten egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren istorioan.

Maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua, zirraragarria eta umorez betea den antzezlana.