Cuando:
19/11/2019 a las 8:30 pm
2019-11-19T20:30:00+01:00
2019-11-19T20:45:00+01:00
Donde:
Teatro Principal Antzokia

Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroína eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: Zaldi Urdina.

Sinopsia: Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio koma gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu beha dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira