Eraul
“Landuko dun lurra eta lurrak haziko hau” Eraul taldearen bigarren lan luzearen lehen atala da. 2017 urtean Iraultza argitaratu zenetik taldea gorpuztu duten musikari ezberdinek osatu dituzte Bravo, Bourgogne, Haatik behera ft. Pablo Zurutuza eta Lucidez abestiak. Poparen ubidean isurtzen diren Americana, soul eta kantautore doinuek, taldearen berezko ezaugarri direnak, estilo berrien influentziarekin topo egiten dute EP labur honetan.
Lehenik Blanquita Carraquela izenarekin argitaratuak izan ziren Bourgogne eta Lucidez abestiak Erauli itzuli dizkio Asier Beramendik, taldearentzat idatziak izan bai ziren. Orain, laukotea, bai bigarren lan luzea prestatzen eta baita zuzenekoetan, Manu Gaignek (bateria), Manex Iñigok (teklatuak) eta Jon Iriartek (baxua) osatzen duten arren, “Landuko dun lurra eta lurrak haziko hau” lanean beste pertsona askok parte hartu dute ere