
Inner
Inner 2020an Fidal eta Edortak sortutako taldea da. Estilo lasaiago bat egiteko asmoz bata besteari ideiak botatzen hasi ginen, proiektu akustiko bat egitea abiapuntu genuelarik. Abestiak forma hartzen joan ziren heinean bateria bat sartzeko ideia edo beharra azaldu zen, eta, horrekin batera, baxua gehitzeko unea ere iritsi zen.