Janus Lester
Urte eta erdiko bira egin du Janus Lester-ek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste.
Antzokietara egingo du jauzi aurkezpen kontzertu berezi hauetan. Abesti berriak aurkezteaz gain, sorpresa eta estetika berri bat ezagutzeko aukera izango dugu. Berekin batera egongo dira Mattin
Arbelaitz, Garazi Esnaola, Javier Echarri, Julen Barandiaran, Andoni Arriola eta Julen Suarez, bandakideak eta bidailagunak. Sarritan zaila da asmatzea lore batek falta duena zer den. Ura edo argia. Edozer ezta loratzen eta edonor ere ez. Emozioz betetako kontzertua izango da zalantzarik gabe.