Petti
PETTI musikari eta abeslariaren gitarra eta ahotsa tresnarik ahaltsuenak dira arima esploratzeko eta sentimenduak transmititzeko.
Horren erakusgarri da bere ibilbidean argitaratutako diskografia osoa, hasi lehen lan intimistetatik, hurrengo dizko elektrikoetatik igaro, eta azken lan handiraino: Manipulazio estrategiak. Hain zuzen, Noam Chomskyren pentsamenduan eta Harkaitz Canoren hitzetan oinarritutako disko horrek harrera ezin hobea izan du, eta hainbat zuzeneko eskaini ditu, Euskal Herriko musikari puntakoenen laguntzarekin.
Oraingoan, bakarkako kontzertua eskainiko digu, bere ibilbideko kantu kuttunekin osatutako errepertorioarekin.