Gatibu: "Gure abestien rola aldatu da, baina inola ere ez rocka”
"Motibazioa, ondo pasatzeko gura eta entzuleen beroa sentitu nahi dugu hurrengo asteartea Foru Plazan"
Gracias a las experiencias vividas, los discos de Gatibu han ido evolucionando y cambiando, pero el rock que les caracteriza sigue ahí. Siguen luchando por conseguir transmitir lo que significa la música de calidad dentro y fuera del País Vasco. Se sienten muy a gusto cada vez que vienen a Vitoria- Gasteiz, y piensan que este año no va a ser menos. Estarán en los Fueros el 6 de agosto y para ello piden a sus espectadores que se carguen de energía y ganas de pasarlo bien.
GasteizHoy.com ha hablado con Haimar Arejita - guitarrista en el grupo euskalduna Gatibu - acerca de su nuevo disco, su música, y de su concierto en las fiestas de La Blanca de este año.
-Bostgarren diska atera berri duzue merkatura, “zazpi kantoietan” izenarekin. Zertan inspiratu zarete diska hau egiteko?
-Gehien bat gure esperientzian, musika esperientzian. Euskal Herrian zehar emandako kontzertuetan eta ezagutu dugun jendeak eta egondako lekuek ere inspiratu gaituzte.
-Disko honetan abestien rola nahiko aldatu dela ikusi dezakegu atera dituzuen beste disko batzuekin aldenduta, zergatik?
-Gure disko honetan abestien rola aldatu da, bai, baina inola ere ez rocka. Azken finean normala da diska batetik bestera diferentzia egotea. Denbora pasatzen den heinean, gauza berriak entzuten, ikasten eta ikusten ditugu, beraz, bizirik gauden horretan, belarriak eta begiak irekita ditugu mundura, gauza berriak sortzen dira, eta hori gure musikan ere igartzen da.
-Zuen webgunean ikusi dugu disko honetan zuen jarraitzaileei "Gabak zerueri begire" bideoklipa grabatzeko aukera eman diezuela. Jendea ba al dago prest horrelako gauzetan parte hartzeko?
-Bai, bideoklipa ikusterakoan igartzen da baietz. Egia esan, espero genuen baino jende gutxiago parte hartu duen arren, oso pozik gaude jendearen parte hartze mailarekin. Jarritako epean eguraldi txarra egin du, eta kanpoko ekintza bat zenez, zaila izan da kanpoan grabatzea, eta jende askok atzera egin du. Hala eta guztiz ere, oso pozik gaude erantzukizunarekin eta bideokliparen emaitzarekin.
-Zuen abesti guztiak euskaraz dira, baina ez euskara batuan, baizik eta bizkaieraz. Zer dela eta?
-Lehenengo abestitik azken abestira gure abesti guztiak dira bizkaieraz. Zergatik ez? Izan ere, guk erabaki genuen hasi ginenetik, erabiliko genuen euskalkia gurea izango zela, gure herrikoa. Eta gaur arte horretan egon gara eta behintzat hasieratik esan genuen hori mantendu dugu.
-Ba al dago lana euskal talde batentzat, Euskal Herritik kanpo?
-Errealistak gara, eta badakigu ez dela batere erraza. Ulertzen ez duzun hizkuntza batean musika entzutea oso zaila da. Bereziak edo minoritarioak diren hizkuntzetan musika entzuteak ez du jendea motibatzen, ez dira animatzen. Baina horretan saiatu behar gara. Ezin dugu pentsatu zaila edo ezinezkoa denik, baizik eta etengabe saiatu behar gara jendeari konbentzitzen musika kalitatea dela garrantzitsuena, eta abestiaren nondik norakoa ulertu gabe ere, posible dela gure musikaz gozatzea.
-Zelan joan zen duela urte batzuk Gasteizko jaietan eman zenuten kontzertua txosnetan? Zer espero duzue aurtengoan Fueros plazan?
-Oso ondo joan zen, benetan. Espero genuen baino jende gehiago etorri zen eta oso gustora egon ginen. Bueltatzeko gurarekin geratu ginen.
Aurten Fueros plazan emango dugun kontzertuan, motibazioa, ondo pasatzeko gura eta entzuleen beroa sentitu nahi dugu, beste aldi batzuetan jaso dugun bezala, ez dugu kexarik.
-Gatibu taldea ezagutzen ez dutenei azaltzeko, zer ikusiko dute zuen aurtengo kontzertuan?
-Benetan entregatzen den talde bat ikusiko dute, bere musika ikusleei trasmititzen saiatzen dena, eta abesti guztiak gozamenez jotzen dituena. Hau da, bere musika ehuneko ehunean egiten duen taldea.
noticia anterior
Vitoria supera los 35 grados
Las piscinas son la única alternativa para soportar esta situación
noticia siguiente
El Ayuntamiento ahorra 30.000 euros al no colocar luces festivas
El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz se ahorrará este año cerca de 30.000 el no instalar luces e iluminación festiva. En años anteriores se instalaban adornos alquilados por el ayuntamiento en las principales calles del Centro de la Ciudad. Pero el recorte en el presupuesto festivo, unido a la caída de Euskaltel como patrocinador, han obligado al […]