Antzerki eta sari banaketa Euskararen Nazioarteko Egunean
Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da, eta Gasteizko Udalak zenbait jarduera antolatu ditu horren karietara. Maskarada taldearen lana Principal antzokian eskainiko da. Bi emanaldi izango dira, 12:00etan eta 20:30ean. Lehen emanaldira hiriko 10 ikastetxetako ikasleak joango dira, eta Principal antzokiko lekuak beteko dituzte. Arratsaldeko saioa herritar ororentzat da, 3 euroan. Maskaradak lan arrakastatsu horren […]
Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da, eta Gasteizko Udalak zenbait jarduera antolatu ditu horren karietara. Maskarada taldearen lana Principal antzokian eskainiko da. Bi emanaldi izango dira, 12:00etan eta 20:30ean. Lehen emanaldira hiriko 10 ikastetxetako ikasleak joango dira, eta Principal antzokiko lekuak beteko dituzte.
Arratsaldeko saioa herritar ororentzat da, 3 euroan. Maskaradak lan arrakastatsu horren euskarazko bertsioa eskainiko du, antzerkian eta telebistan ezagunak diren aktoreek jokatua. Lanak Born saria lortu zuen 2011n, eta oso leku ezberdinetan lortu du arrakasta: Mexiko, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Italia eta Errusia.
Euskararen Egunarekin azken ekitaldia abenduaren 3an bertan izango da. 13:00etan, haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako ‘Vitoria-Gasteiz’ sariak emateko ekitaldia egingo da, Oihaneder Euskararen Etxean.Orobat, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde adierazpena irakurriko da, eta Gasteizko gizarte etxeek Zilarrezko Bikain Ziurtagiria lortu izana ospatuko.
Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerak, ordea, ez dira abenduaren 3ra mugatzen. Joan den azaroaren 29an, esaterako, Ene kantak kontzertua antolatu zen, 2 eta 10 urte bitarteko umeentzat (helduek lagunduta), Jimmy Jazz aretoaren laguntzarekin. Bi saio egin ziren, bata 12:00etan eta bestea 18:00etan. Bi saioak arrakastatsuak gertatu ziren, ia bete egin baitzen aretoa; guztira 750 pertsona inguru izan ziren. Bestetik, abenduaren 1ean, mintzodromoa antolatu zen Oihaneder Euskararen Etxean, Bai Euskarari Ziurtagiariaren Elkartearen eta Gasteiz Berritzegunearen laguntzarekin.
noticia anterior
![granja de aves en Arkaute](https://www.gasteizhoy.com/wp-content/uploads/2014/11/granja-aves.jpg)
PNV y los vecinos de Arkaute urgen a resolver la ocupación de la granja avícola
El PNV volvía a reclamar ayer al equipo de gobierno que visite la antigua granja avícola de Arkaute para conocer la situación en que se encuentran las personas que viven allí. El local, una antigua granja abandonada hace más de una década, es utilizado actualmente por varias personas para residir en él, pese a que […]
noticia siguiente
![](https://www.gasteizhoy.com/wp-content/uploads/2014/11/miguel.jpg)
¿Dónde está Miguel?
El hombre de 77 años pudo haber cogido un autobús