Un grupo de agentes de turismo ingleses visitan Vitoria-Gasteiz este fin de semana
Los agentes vivirán la fiesta del Día del Blusa y conocerán la provincia
Zortzi turismo agente ingelesek Gasteiz bisitatuko dute gaurtik, uztailak 24, datorren igandera arte, famtripedo familiarizazio bidaian, udalerriak biltzar, batzar, negozio eta pizgarrien alorreko eskaintza nazioartera zabaltzeko asmoaren barruan. Gasteizko Biltzar eta Turismo Zerbitzuaren, Espainiak Londresen duen turismo bulegoaren eta hiriko zein Arabako beste leku batzuetako enpresa, elkarte eta hornitzaileen ekimen bateratua da bidaia.
Gasteiz ezagutzeko egun berezia aukeratu da, Blusen Eguna, eta horretaz gain, hainbat hilabetez landu dute programa, udalerriko zein lurraldeko baliabide turistiko garrantzitsuenen berri izan dezaten. Historia, ondarea, enogastronomia eta euskal kultura izango dira bisitaren ardatz nagusiak. Besteak beste, biharko baratxuri azoka tradizionala, Santa Maria katedrala, Gesaltza-Añana eta Arabako Errioxa bisitatuko dituzte, eta bizikleta ibilaldia egingo dute Salburuko hezeguneetan barrena.
Europa biltzar etxeko lanak ikusteko bisita gidatua ere egingo dute, eta eraikina eraberritzeko prozesua eta haren ibilbide luzea azalduko diete. Orobat, turismo agenteek euskal pilota ezagutzeko parada izango dute, eta hiriko eskaintza gastronomiko erakargarrienaren erakusgarri bat.
“Gasteizek esateko asko du nazioarteko turismo espezializatua erakartzeko garaian. Asteburuan hartuko ditugun bezalako adituak guregana datozenean, harritu egin ohi dira gure eskaintzaren kalitatea eta lehiakortasuna ikusterakoan. Bide hori urratzen jarraitu behar dugu”, nabarmendu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.
Turismo agente ingelesen bisita Gasteizko Turismo Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, udalerria helmuga erakargarri gisa kokatzeko diseinatutakoa, bai eta bertako turismo enpresak nazioarteko merkatuan ezagutarazteko ere.
noticia anterior

No habrá huelga el Día del Blusa
El sector hostelero da trabajo a 5.000 asalariados, aunque muchas en negocios familiares
noticia siguiente

Vitoria reforzará uno de los depósitos de Araka para "cubrir las necesidades de abastecimiento"
La sociedad municipal AMVISA reforzará uno de los depósitos de abastecimiento de Araka. Esta solución, propuesta con carácter de urgencia por la gerencia debido al mal estado de estas estructuras, la realizará una empresa especializada este mismo otoño. Reforzar la seguridad de este depósito se considera necesario de cara a rehabilitar los otros dos con […]