Zurrunbilo
18tan
- Oier Guillanek EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) https://www.ganbila.eus/ webgune berria aurkeztuko du.
- Ander Lipusek «Antzerkiaren labirintoan» liburua aurkeztuko du.
20tan Memoria Itziar Maneroren eskutik (sarrerarekin)
MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat.
MEMORIA amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen.